miércoles, 4 de mayo de 2011

Zinema Gaztetxean!!

gasteizkogaztetxea.org
Igandetan aspertuta?? Aspaldi iragarri genuen bezela, martxan da berriro ere Gasteizko Gaztetxeko Zinema. Igandero pelikula bat ikusteko aukera izango duzue hemendik aurrera. Zikloa Maiatzaren 8ean hasiko da AHT-aren kontrako Asanbladaren eskutik El disputado voto del Sr. Cayo filmarekin. Beraz, gogoratu Igandero, 19.00-tan Gasteizko Gaztetxean. Kartela eta programa ikusi ahal izateko joan hilabeteko kartelaren atalera.

Urtemuga amaitzear dagoelarik eskerrak bidali nahi dizkizuegu bertan parte hartu eta bertan gozatu eta gozarazi duzuen guztioi.