jueves, 5 de mayo de 2011

Gasteizko kanpusean UPVk ikasleen eskubideak urratu dituela salatu dute

topatu.info
Ikasle Abertzaleak- en oharra:
Beste ikasturte oso bat pasatu den arren, oraindik orain UPV-k ikasleon hitza baztertu eta gu isilaraziz berearekin jarraitzen du.
Gu zapaltzea helburu izanik, eskubide urraketak ere areagotu egin dira. Esaterako, gure hizkuntza euskara dela kontuan hartuta, FARMAZIAKO eta PERITOSEKO ikasleek ez daukate euskaraz ikasteko eskubidea bermatuta.
MAGISEKO ikasleak, Curriculum arrotzak ikastera behartzen dituzte, honek bere baitan dituen baloreak transmitituz. Honen aurrean, Euskal Curriculuma aldarrikatu dute; hezkidetza tailerrak emanez eta magis euskalduntzeko urratsak emanez. Ahaztu gabe ezin utzi, gaur egun magisen dauden 3 ikasle presoak.
Eta gainontzeko fakultateetan ere eskubide urraketak egunerokoak dira.
Hori gutxi balitz, honi guztiari aurten martxan jarri den Bologna prozesuaren aplikazioa gehitu behar zaio, honek dakartzan ondorioekin; hala nola: full-time ikasle eredua, balore sumiso eta akritikoak, merkantilizazio eta pribatizazioa, infantilizazioa…
Aipagarria dira honek guztiak ekarritako aldaketa kaltegarriak ere, besteak beste derrigorrezko asistentzia eta Euskal Herriari buruzko zenbait ikasgairen desagerpena. Honez gain, IVEF- eko ikasleei ezarri nahi dieten lana ere hor dago; izan ere, orain arte ez bezala, Bologna prozesuan ez dauden ikasleak irakaskuntzan lan egiteko beste urte beteko master bat egitera behartuta daude, jada emanda dituzten ikasgaiak berriro jaso eta ordainduz.
GIZARTE LANEKOAK fakultatea euskalduntzeko ahalegina egin zuten kurtso hasieran. Bigarren lauhilekoan, berriz, beste gizarte langile eredu baten inguruko hausnarketan ari dira, egungo ereduak aldatzeko asmoz borrokan.
Baina guk, oztopoak oztopo, gure Hezkuntza Sistema propioa, askatzailea, herritarra, hezkidetzailea, demokratikoa eta euskalduna eraikitzen jarraituko dugu Euskal Unibertsitatea lortu arte.

FAKULTATEZ FAKULTATE IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!!

Info. gehiago: http://topatu.info/blog/2011/05/04/gasteizko-kanpusean-upvk-ikasleen-eskubideak-urratu-dituela-salatu-dute/