Etxerat elkartearen prentsa oharra:
ONGI ETORRI JON
Etxerat elkarteak ongi etorria eman nahi dio Jon Agirre Agirianori eta besarkada beroa luzatu nahi dio bere senide, lagun eta gertukoei. 30 urte eman ditu Jonek espetxean eta larri gaixo egon arren, ezarritako kondena kasik duela bost urte bete arren eta bere bizitza benetako arriskuan egon arren, ez dute askatu.
Aramaioko bizilaguna 1942ko martxoaren 8an jaio zen eta 1981ko maiatzaren 11an atxilotu zuten, Geroztik, Carabanchel, Puerto I, Alcala-Meco, Herrera de la Mancha, Langraitz, Ocaña, Sevilla, Tenerife, berriro ere Alcala-Meco, Valdemoro, Tenerife II, Huelva II, Malaga, Logroño, Martutene eta Basauriko espetxeak ezagutu ditu.
Jonek ezarritako zigorra 2006ko urriaren 28an bete zuen, baina Bizi Osorako zigorra ahalbidetzen duen 197/2006 dotrinaren aplikazioa medio, 2011ko maiatzaren 3an kaleratuko dute.Agirre Agirianok, Gatza eta beste askoren gisara, aurre egin dio espetxe politikak suposatzen duen xantaia amaigabeari. Garesti ordaindu du, 30 urtetako espetxeratzearekin eta horren ondorioz sortutako artrosi orokorra eta bestelako gaitz sendaezinekin, baina Europan indarrean dagoen bortizkeria politikoari tinko eutsi ondoren gure artean da berriz.
Ongi etorri Jon!