gasteizkogaztetxea.org
Ostiral honetan, Maiatzak 27, 21.00etatik aurrera Auzoko Eskolaren aldeko jaia egongo da Gaztetxean. Eskolaren aldeko kanpainia finantziatu eta aldarrikatzeko jai hau Bertso-Glosarekin hasiko da. Euskal Herriko bertsolariak (Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Ander Solozabal eta Ekaitz Samaniego) eta trikitilariak (Irune Arroita eta Andrea Losada) arituko dira Menorkako glosadoreekin batera (Esteve Barceló, Joan Moll eta Ismael Moll). Pintxoak ere egongo dira bertaratzen zaretenon eskura, eta hori gutxi balitz, geroago musika eta jaia!! Badakizue, etor zaitezte Auzoko Eskola aldarrikatzera eta Eskoriatza-ezkibel proiektuaren alde egitera!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!