Eragile politiko eta sindikalek azken atxilotuen senideekin batera egin duten agerraldiaren testua:
Hemen bildu garen eragile, alderdi eta sindikatuak, torturaren erabilera salatzeko batu gara beste behin ere. Estatuko funtzionarioen partetik burututako praktika honek errealitate bat izaten jarraitzen du Audientzia Nazionaletik agindutako sarekadetan, eta batez ere, zenbait epailek, Marlaska kasu, zuzendutako operazioetan.
Azken asteko atxiloketen ondoren, berriro ere tortura latzen aurrean aurkitzen gara. Azken egunetan atxilotutako euskal herritarrek tortura saio amaigabeak salatu dituzte. Aitor Esnaola eta Lander Etxeberriak tortura, bortxa eta umiliazio izugarriak jasan dituztela kontatu dute espetxeratu berritan.
Gaurkoan, aurreko tortura kasuetan burututako salaketei jarraiki, estatuaren jarduera onartezin honi erantzuteko bildu gara. Inoiz baino ozenago, eskakizun argiak jarri nahi ditugu mahai gainean:
-Euskal Herriak bizi duen prozesu politikoaren baitan onartezina deritzogu helburu politikoekin buruturiko atxiloketak egotea. Torturak betirako desagertu behar du. Ez dugu onartuko helburu politikoekin buruturiko bortxa basati gehiago. Inkomunikazioak bukatu egin behar du. Euskal gizarteak nahiz nazioarteko instantzia desberdinek, horrela adierazi diote estatu espainolari.
-Espainiako Gobernuari behingoz errepresiorako politikak aldatu eta konponbiderako pausoak eman ditzan eskatzen diogu. Eszenatoki demokratiko baterantz egin beharreko bide horretan pausoak eskatzen dizkiogu. Errepresio politikak alboratzeko eskari zuzena, irmoa eta argia luzatzen diogu.
-Bide honetan jarraitzen badute gu ez garela eskuak gurutzatuta geratuko jakinarazi nahi diegu. Orain arte bezala eraso guztiek erantzun argia izango dute parez pare. Errepresioaren aurrean hartuko dugun jarreran berresten gara eta konpromiso berriak gauzatuko direla nabarmendu nahi dugu.
-Prozesu demokratikoa bururaino eramateko helburuan jarraituko dugu lanean. Bide horretan politika errepresiboa etetea beharrezkoa izango da. Guk hori horrela izan dadin lan egingo dugu.

Bihar eguerdiko 12:00tan Gasteizko parlamentu aurrean torturaren aurkako kontzentrazioa.
TORTURARIK EZ