Euken Villasante eta Jon Liguerzana gazte independentistak libre gelditu dira:
Euken Villasante andoaindarra eta Jon Liguerzana gasteiztarra datozen orduetan aterako dira libre bermea ordainduta. Euken Villasantek 50.000 euroko bermea ordaindu beharko du espetxetik irteteko, eta Jon Liguerzanak berriz 60.000 eurokoa.
Bi gazteak 2009. urteko azaroan gazte independentisten aurka buruturiko polizia operazio zabalean atxilotu zituzten, beste 34 gazterekin batera (horien artean 9 gasteiztar), torturatuak izan ziren eta ondoren espetxeratuak eta sakabanatuak.
Jon Liguerzana Aranjuezeko espetxean aurkitzen da une honetan eta Euken Villasante berriz Soto del Realen.

ONGI ETORRI JON!!