jueves, 19 de mayo de 2011

GORKA BETOLAZAREN ATXILOKETA SALATZEKO MOBILIZAZIOAK BURUTUKO DIRA GAUR ETA BIHAR

gazteiraultza.info
Gaur, osteguna, kontzentrazioa egongo da Correosen arratsaldeko 19:30etan Gorka Betolaza gazte gasteiztarraren atxiloketa salatzeko, eta bihar, ostirala, manifestazioa abiatuko da Andra Mari Zuriaren plazatik 20:30etan.
Gorka Betolaza atzo goizean atxilotu zuen Frantziako poliziak, Itsasun. Bere aurkako euroagindu bat dago, 2009an burutu zen epaiketa baten ondorioz. Aurretik, sei urte eman zituen kartzelan, SEGIkoa zela leporatuta.