Gotzone Lopez de Luzuriaga Martuteneko espetxera eraman dute:
Gotzone Lopez de Luzuriaga euskal preso politikoa Valladolidetik Martuteneko espetxera eraman zuten pasa den astelehenean. 2007An bularreko minbizia diagnostikatu zioten aguraindarrari eta operatua izan ondoren erradioterapia tratamendu bat jarri zioten. Baina tratamendua ezin izan du normaltasunez aurrera eraman, ospitalerako lekualdatzeetan hainbat arazo izan dituelako poliziekin. Gaur egun Gotzonek uko egiten dio kontsultetara ateratzeari ez diotelako tratu duin bat izango duela bermatzen. Poliziak kontsultara sartu ohi dira berarekin batera.
Gainera praktikan biziarteko zigorra suposatzen duen doktrina ezarri diote Gotzoneri, kondena luzatuz.