lunes, 11 de abril de 2011

Indar polizialen presentzia eta Gaztegunearen miaketa salatu du Zuiako AAMk

topatu.info
Zuiako AAMren oharra:
Euskal Herria momentu historiko batetan murgilduta dago, Ezker Abertzaleak emandako urratsei esker, gure herriak aldaketa politikoaren bidean dago Prozesu Demokratikoari esker.
Baina badira ilusioz beteriko momentu honen aurrean urduritasunez jokatzen dutenak. Konponbideari muzin egin eta gerra estrategian jarraitzeko hautua egin dutenak.
Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ohar honen bidez Zuian gertaturiko azken eraso larriak salatu nahi ditu:
  • Lehenik eta behin gure herriak azken hilabeteetan jasaten ari den Espainiako Ejertzitoaren eta Guardia Zibilaren presentzia itogarria salatu nahi dugu.
  • Bigarrenik, aurreko asteazkenean, apirilak 6, Euskal Herriko Bira Zuian bukatzen zelarik, Zuiako Herritarrak egindako ekimena txalotu nahi du. Hainbat herritar, presoen etxeratzearen aldeko ikurrekin eta ikurrinekin agertu egin baitzen, errepresaliatuek bizi duten egoera larria salatzen.
o   Egun honetan egin zen aldarrikapenaren baitan, Espainiak Vascongadetan duen polizia autonomikoak izan zuen jarrera salatu nahi dugu, hara bertaratutakoak jazarri eta mehatxuka ibili baitzen.
o   Egun honetan bertan eta erasorik larriena iruditzen zaiguna, indar polizial berak herriko Gaztegunea miatu zuen goiz osoan zehar, udaletxeak orain dela aste bat gazteei utzitako Gaztegunea, arratsaldean egin zenaren berri izan omen zuelako. Eta presoen aldeko aldarrikapen bat, lokal horrekin batu zuelako, inongo arrazoiketarik gabe. Gustatuko litzaiguke jakitea, zein eratan izan zuen berri Ertzaintzak arratsaldean egin behar zen ekimen horretaz. Baina bereziki salatu nahi duguna, Zuiako PNVren jarrera da, orain dela hilabete “Ideologia edo ekintza politikoa dela eta edozein pertsona edo erakunderen aurkako errepresio-neurrien amaiera.” eskatzen zuen mozioa onartu baitzuen udaletxean eta handik hilabetera indar polizial bati Gazteguneko giltzak eskaini baitzizkion presoen aldeko mobilizazio bat geldiarazteko saiakeran. Eta Zuiako gazteria kriminalizatzeko saiakera antzuan. Eta larriagoa dena,gazteen ordezkari publikoak ohartarazi gabe, lokalean gertatzen ari zenaren inguruan.
Eraso honen aurrean Zuiako Amnistiaren Aldeko Mugimendua ez da geldirik egongo eta herritarrak poliziari eta beren laguntzaileei mesprezurik handiena adieraztera deitzen ditugu. Hala nola errepresaliatu guztien eta euskal gazteriaren alde antolatzera eta borrokatzera ere. Ezingo dute, Prozesu Demokratikoaren baitan borrokatzen duen herri antolatu batekin.

Indar polizialak, Zuiatik, Euskal Herritik, kanpora!
PNV espainiarren morroi!