sábado, 2 de abril de 2011

ASKE GELDITUKO DIRA GAUR ASKAPENAREN AURKAKO SAREKADAN ATXILOTUTAKO WALTER, GABI ETA UNAI


Iazko irailaren amaieran atxilotu zituzten Askapenaren aurkako polizia operazioaren baitan. 60.000 euroko bermea jarri diete.
Gogorarazi behar dugu, ordea, Askapenaren kontrako auzia hor dagoela, guztira 8 lagun atxilotu zituzten eta oraindik epaiketa egiteke dago. Auzi, kriminalizazio eta mehatxuen gainetik, Askapenak bere lanean jarraitzeko asmo irmoa dauka: elkartasun internazionalista elkartasunaren kriminalizazioari gailenduko zaio! Oraindik bero daukagu EHrekin V nazioarteko elkartasun astean jasotako elkartasun haize freskoa eta urrutira joan gabe, gaur bertan Zestoan EH Palestina sareak antolatutako EH Palestina eguna, kasu.

Gabi, Walter eta Unairi, bai eta beren senide eta lagunei gure ongietorririk beroena! Aupa zuek!!!

ONGI ETORRI GABI, WALTER ETA UNAI!


askapena.org
ASKAPENAREN OHARRA: