lunes, 11 de abril de 2011

Bergoi Mardenaz eta Beñat Lizeaga Madrilen esku utzi dituzte

gara.net
Bergoi Mardenaz eta Beñat Lizeaga gazte independentistak gaur entregatu dituzte agintari frantsesek Madrila, joan den otsailaren 28an atxilotu eta bi euskal gazteon aurkako euroagindua Pauek onartu eta gero.
Mardenaz eta Lizeagak, beste sei euskal gazterekin batera, Izpuran itxialdia egin zuten. Ondotik, zortziak izan dira atxilotuak, guztien aurka Grande-Marlaska epaile espainolak ezarritako euroagindua zela-medio.
Auzitegi Nazionaleko epailearen arabera, Segiko kideak dira zortzi gazte hauek eta horregaitik izan dira atxilotuak.

Agentzia espainolek zabaldutakoaren arabera, Mardenaz eta Lizeaga Madrilgo Soto del Real espetxera eramango dituzte, eta bihar Auzitegi Nazionalean izango dira.