Estremerako espetxean eman ditu preso azken hilabeteak eta bermea ordainduta atzo gelditu zen libre Askapenako kidea. Senideak, lagunak eta herritarrak zain izan zituen. Walter gaur gauean heldu da Gasteizera eta honekin batera atxilotuak izan ziren 8 lagunak kalean dira, denak ere baldintzapeko askatasunean (batzuk egunero eta beste batzuk astero epaitegietan sinatu beharrez eta 5.000 eta 60.000 euro tarteko dirutzak ordainduta).
ONGI ETORRI WALTER!