lunes, 28 de marzo de 2011

TXAGORRITXUKO GAZTE LOKALA: GAZTEOK 2 - ESPEKULAZIOA 0!


gazteiraultza.info
Asteburu gogorra izan da dudarik gabe Trikuharriko Gazte Asanbladako gazteontzat, baina gaur, gazte lokalak 2 egun bete dituenean, aurrera begiratzeko unea iritsi da. Larunbat goizean Dreams diskoteka zena okupatu eta auzolanean ibili dira asteburu osoan zehar; tartean, Ertzaintzaren bi "bisita" jasan behar izan dituzte gazteek (identifikazioak, mehatxuak,...). Jabearekin negoziatzen omen dabiltza, eta beraz, albiste berriak jasotzen ditugun arte, GAZTEIRAULTZA.INFOk egindako okupazioaren "jarraipen berezi" batekin uzten dizuegu. Elkarrizketatxo bat ere izango dugu laister...