martes, 5 de abril de 2011

gazteiraultza.info
KOLDO MITXELENAKO IKASLE ASANBLADAREN OHARRA:
Gutun honen bidez zuzendaritzak hartutako erabakiaren aurrean gure desadostasuna adierazi nahi dugu.
Martxoaren 25erako, emakume langilearen egunaren harira, ikasle asanbladaren partetik hezkidetza tailerra egitea pentsatu zen. Edozein ekitzan burutzeko esakera orria betetzea beharrezkoa denez, asanbladako bi kide joan ziren orriaren bila guztion izenean. Hau entregatzean hainbat oztopo eta balditza ipini zikiguten. Ikasle asanbladan erabaki genuen guk planteatutako moduan egitea, nahiz eta zuzendaritzaren baimenik ez izan. Lehenengo  momentutik adierazi ziguten faltatzat hartuko zutela. Tailerra egiten ari ginela zuzendaritzako bi kide etorri eta balditza hau berriz gogorarazi ziguten.
Tailerra patioan burutu zen 4. orduan. Klase bat galdu arren, ez genuen denbora galdu, ekintzak bere helburua bete zuen eta eztabaida sakona egin genuen rolek hezkuntzan duten eraginaren inguruan, hainbat ondorio ateraz.
Hurrengo astean zehar eskaera orriaz arduratu ziren pertsonekin hitz egin zuten banaka, eta ondoren haien gurasoekin, euren seme-alabek jasoko zuten zigorra jakinarazteko; hau da, bi egunetan zehar , hamahiru ordu luzez gela batean isolatuta egotea irakasleek bidalitako lanak egiten baina hauen azalpen eta laguntza ukatuz.
Hitzaldian parte hartu genuen gainontzeko ikasleak bi ikasle hauekiko elkartasuna adierazi nahian beraiekin bildu gara, guk ere geure klaseetara joateko aukera galduz, honekin tailer hori denen ardurapeko ekintza bat zela berretsiz. Ez baitugu onartuko bi pertsona denaren arduradun eta erantzule egiten dituen beldurra sortzeko zigor sistema hori.
KOLDOKO IKASLE ASANBLADA