Frantzian gertatutako azken atxiloketak salatzeko kontzentrazioa burutu da Gasteizko Korreos plazan. 150 bat lagunek hartu dute parte eta batez ere Oier Gomez herrikidea izan dute gogoan. Atxiloketa hauek eta frantziar estatuak Euskal Herriarekiko errepresio estrategian izaten ari den papera salatu dute.
Bestalde gaur bertan euroagindu baten ondorioz espainiar estatuara entregatua izan den Bergoi Madernaz gasteiztarra ere gogoan izan dute eta hau salatzeko biharko, asteartea 12, beste mobilizazio baterako deia luzatu dute. Kontzentrazioa burutuko da 20:00tan arka plazan, PSEEren egoitzaren aurrean.
Bukatzeko Oier Gomez eta Itziar Morenoren atxiloketak salatu eta frantziar estatuari errepresiorekin amaitzea exijitzeko beste manifestazio bat deitu dute datorren ostiralerako, apirilak 15, 20:30etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik. Bertan, atxilotu hauen inguruko azken informazioa helaraziko du amnistiaren aldeko mugimenduak, ostegunean epailearen aurretik pasako direla espero baita.