Agerraldian irakurritako testua:
Pasa den astean Oier Urrutiaren defentsak aurkeztutako errekurtsoa ukatua izan zelaren berri izan genuen. Hau da, gazte gasteiztarra bizi erdia espetxean igarotzeko kondena inposatu diotela.
Oierren bizitza 2009ko apirilaren 2an zeharo aldatu zen. Egun hartan Espainiako polizia paisanoz jantzita eta inolako agiririk gabe, bere tabernan eta alokairuan zuen etxean sartu zen. Bezeroak mehatxatu eta kolpatu zituzten, nahi izan zuten guztia puskatu zuten eta neska gazte bat atxilotu zuten, ukimenak egin zizkioten eta ondoren aske utzi zuten. Hurrengo egunean taberna berriro miatu ondoren, Oier eta garai hartan tabernari moduan lan egiten zuen David Hernandez atxilotu zituzten. Harrez gero Oier eta bere senitartekoen bizitza Infernu batean bilakatu da. Alcala Mecoko kartzelan preso jarraitzen du eta gainera zigor ugari pairatzen ditu kristalean kolpatzea bezalako aitzakia sinplea erabiliz, 10 lagunetako zerrendatik bakarrik 4 ikusteko aukera dute.
Hamalau urteko espetxe zigorra ezarri diote inolako deliturik egin gabe, soilik gazte, independentista, ideologi konkretu bat izateagatik eta nola ez Espainiako entzutegi nazionalean epaitua izanagatik. Salbuespen auzitegi bat zein Francozko garaiko TOPen oinordekoa baita. Garai hartan, epaitegi horretan gaur egun Espainiako entzutegi nazionalean gertatzen den bezala, pertsonak inolako inpartzialtasunarekin epaituak izaten dira terroristaren aitzakia erabiliz.
Amnistiaren aldeko mugimendutik epai hau mendeku kondena bat bezala hartzen dugu. Mendekua; gazte eta independentista izateagatik.
Horrelako kondenak ez dira estatu demokratiko batean ematen, 14 urteko espetxe zigorra suziri batzuk etxean izateagatik onartezina baita. Bakarrik ulertu daiteke era batean, gazteei zuzendutako ohar-premia bezala, gazteria kriminalizatu, beldurtu eta menperatu nahian. Baina beldurtu baino, gazteria eredugarria da, estatu osoari ematen dion irakaspenagatik. Gazte independentistek antolatzen, lan egiten eta borrokatzen tinko jarraitzen dute, atxikimendu asko bereganatu eta azken hilabeteotan eskubideen defentsan lan egiten ikusi ditugun bezala.
Zentzu horretan, deialdi bat egiten diegu gazteei, eta bereziki Gasteiztarrei estatu espainol eta frantsesak Euskal Herriaren, eta bereziki Euskal Gazteriaren aurka eragindako errepresioaren kontra mobilizatzen jarraitzeko.
Azkenik, estatu espainolari exijitzen diogu Euskal Herriaren aurkako errepresio basatia utzi eta salbuespen egoera berehala amai dezan.