miércoles, 2 de marzo de 2011

MARTXOAK 3 AHAZTEN EZ DUTELA ALDARRIKATUKO DU BIHAR GASTEIZKO GAZTE MUGIMENDUAK

gazte-iraultza.tk
Eskubide zibil, politiko eta sozial guztien defentsan, Gasteizko gazte mugimenduko kolektibo ezberdinek oroitzapen soiletik haratago borroka egun gisa planteatu dute Martxoak 3ko 35. urteurrena, eta ohiko egitarauaz aparte egun osoan zehar ekimen ezberdinak antolatu dituzte, besteak beste: goizean paroak egingo dira zenbait ikastetxeetan, eta arratsaldean, Martxoak 3ko eta Bloody Sunday-ko biktimen eskutik bideo-hitzaldi bat antolatu dute.

Goizeko omenaldia 12etan da.