martes, 22 de marzo de 2011

Gasteizko campuseko 58 ikasle itxialdian eta baraualdian daude

topatu.info
Gose greba eta itxialdian aurkitzen dira Gasteizko campuseko 58 ikasle. Gaur eguerdian hasi eta bihar eguerdira arte luzatuko da hau, ekintza ugari antolatu dituze: jolasak, presoei idazteko tailerra, prentsaurrekoa…
Gasteizko Presoen Aldeko Taldearen oharra:
Espainiar eta frantziar estatuek argi daukate une honetan gazteria aurrera egiteko indar garrantzitsu bat dela eta hau ikusirik behin eta berriz eraso gogorrak jasan ditugu, sarekadak, jarraipenak, kontrolak…
Hiru aste pasa dira jada Frantziar poliziak espainiar estatuaerekiko duen fideltasuna erakutsiaz Aitziber Plazaola, Endika Perez, Jazint eta Xalba Ramirez, Beñat Lizeaga, Bergoi Maderna zeta Aiala Zaldibar gazteak atxilotu zituela euren aurkako euroagindu eskaera jakinarazteko. Aiala Zaldibar Gasteiztarra eta kanpuseko ikaslea dagoeneko espainiaratua izan da. Ozen eta indarrez salatzen dugu Frantziar eta Espainiar Estatuek euskal herritarren kontra aurrera daramaten  kolaborazio  polizial eta errepresiboa.
Bitartean Irati Tobar portugaletearra da Izpuran itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik atxilotu gabe geratzen den bakarra. Bi asteotan babes zabala lortu du Hendaian sentsibilitate ezberdinetako hautetsien eskutik. Txalogarria da benetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako herritarrek egoera lazgarrion aurrean erakutsi duten prestutasuna.
Iratik gose grebari ekin zion euroaginduari kontra egiteko eta babes zabalagoa lortzeko bi asteko baraualdia eginda, honexegatik, Iratiri elkartasuna adierazteko eta euroaginduaren kontra egiteko ere,  aurreko astean baraualdiak egin ziren Leioako eta Ibaetako kanpusetan besteak beste.
Aste honetan, Gasteizko kanpusean ere, Magiseko fakultatean asteartetik asteazkenera 24 orduko itxialdi eta gose greba burutuko dugu ikasleok.
Gazteok argi daukagu eraso guztien gainetik borrokatzen eta antolatzen jarraituko dugula! Ez gaituzte geldituko! Ez dugu onartuko beste gazte bat gehiagoren kontrako erasorik!

GAZTE ETA ASKE IRABAZI ARTE!

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!