martes, 1 de marzo de 2011

IZPURAN ITXIALDIAN IZANDAKO LAU GAZTE, HORIEN ARTEAN AIALA ETA BERGOI GASTEIZTARRAK, ATXILOTU DITU POLIZIA FRANTSESAK

gazte-iraultza.tk
Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz gasteiztarrak Baionan, eta beste bi gazteak, Aitziber Plazaola eta Beñat Lizeaga, Donibane Garazin atxilotuak izan dira. Pasa den astean Izpuran itxialdia burutu zuten zortzi gazteetako lau dira hauek, eta asteburu honetan bertan euroaginduaren aurka eta euren etxeetan babesteko prest azaldu ziren Iparraldeko zenbait hautetsik.


AAM-EN OHARRA:


Aiala Zaldibar, Beñat Lizeaga, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz atxilotu dituzte.

Lau gazteak Ipar Euskal Herriko hautetsien etxeetan ostatu hartu zuten behin Izpurako itxialdia amaitu ondoren.

BESTE BI ATXILOKETA ARRATSALDE HORRETAN

Beñat Lizeaga eta Aitziber Plazaola, Izpuran pasatu zuten 8 SEGIko militanteetako beste bi atxilotu dituzte arratsalde honetan Donibane-Garazin. Joan den larunbatean Kanboko kantaldiaren kari, Ipar Euskal Herriko hautetsi delegazio batek gazte horiek haien etxeetan hartzea erabaki zutela azaldu zuen. Geroztik, Alice Leizegezahar, Europe-Ecologie-ko Akitania Herrialdeko kontseilariaren Uharte-Garaziko etxean bizi ziren.

Lau dira beraz momentuz gazte atxilotuak.

Elgarretaratzeak izanen dira arrats honetan 6.30tan Baionako kontsulatuaren aintzinean eta 7tan Lartzabaleko itzulgunean.

Martxoaren 4an, ostiralean, manifestazioa deitu dute 20.30etan Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazatik.


ATXILOTUAK ASKATU!!

UTZI GAZTERIA BAKEAN!!