martes, 15 de marzo de 2011

Gazte independentistak babestera joandako herritarren aurka egin dute poliziek Pauen

askatu.org
BESTE EUROAGINDU BATZUK ONARTUAK ETA KARGA BORTITZA PAUEN GOIZ HONETAN


Goiz honetan, Paueko epaitegiak joan den astean aztertu zituen Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga eta Bergoi Madernaz-en kontrako euroaginduak onartzen zituela jakinarazi du. Hirurek kasazioan deia egin dute.
Ondotik Jazint eta Xalba Ramirez eta Endika Perez-en kontrako euroaginduak aztertu ditu baita joan den astean Bidaxunen atxilotutako « Jon Goio » Gregorio Jimenez-en kontrakoa ere. Jon Goioren kasuan, leporatzen dizkioten akusazioak Pedro Maria Olano Zabala-ren deklarazioetan oinarritzen dira. Olano Zabala euskal presoak 2010eko Urtarrilaren atxilotua izan zen. Torturak salatu eta salakata ofiziala eman zuen. Jon Goioren abokatuek Olanoren salaketaren instrukzioa bukatu arte euroagindua suspenditzea eskatu dute. Lau erabakiak datorren asteartean emanen ditu Paueko epaitegiak.
Bestalde, lau euskal presoak berriz eraman dituztenean, poliziak kanpoan bildua zen jendearen kontra oso bortitzki kargatu du bat-batean eta inolako justifikaziorik gabe. Zauritu batzuk izan dira (inor ez larriki) eta bi SEGIko gazte, Bunuseko Txomin Catalogne eta Kanboko Txomin Iriart-Urruty atxilotuak izan dira, haiek ere oso bortitzki. Txertatuak diren argazkietan agertzen den Kanboko gaztea belaunean operatu berria da, eta mina zuen jadanik hankan.

ASKI DA!
Bi gazteen berehala askatzea, euroagindu guztien desaktibazioa eta herritar guztien eskubideen errespetoa exijitzen ditugu. Haize berriak sortzen zaien urduritasuna erakutsi dute berriz ere. Ez kolpeeekin, ez atxilotzeekin, ez dute lortuko sekulan Euskal Herrian zabaltzen ari den dinamika moztea. Garaia da bi gobernuak horretaz konturatzea.

Elgarretaratzeak arratseko 7tan Kanbon eta Lartzabalen.