sábado, 26 de marzo de 2011

GAZTE LOKALA OKUPATU DUTE TXAGORRITXU AUZOAN!

TRIKUHARRI GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:
Txagorritxu, San Martin eta Ariznabarra auzoetako gazteak, Trikuharri Gazte Asanbladan bilduta, “Dreams” diskoteka zena era baketsuan hartzea erabaki dugu. Ekintza horrekin, gure auzoetan gazteentzako eurek autogestionatutako lokalen beharra aldarrikatu nahi dugu. Udaletxea eta auzoko elkarte ezberdinekin egindako kudeaketak ez dute fruiturik izan eta ezin izan dugu lokala bide horietatik lortu. Horregatik, behartuta sentitu dugu gure burua tokia gure kabuz hartzeko eta beharrezkotzat duguna lau haizetara zabaltzeko.

Lokal horretan, behin berrerabiltzeko moduan jarrita, 11 urte itxita eta abandonatuta egon delarik, tailer, hitzaldi eta era orotako ekintza kultural eta sozialak garatu nahi ditugu, gure auzoetako jende guztia martxan jar dadin. Modu horretan, erreferentzia gune bat sortu nahi dugu, kontsumo jendarteak auzo biziak irentsi ez ditzan.

OKUPAZIOA AURRERA!
AUZO BAT GAZTETXE BAT!