miércoles, 9 de marzo de 2011

GAZTEIRAULTZA.INFOren AURKEZPENA OSPATUKO DA MARTXOAREN 12an

gazte-iraultza.tk
Aupa gazteok! Jada egun batzuk daramatzagu gazteiraultza proiektuarekin, bai webgunearen bitartez albisteak jakinaraziz, bai bideoak egiten... baina halako asmo handiko proiektu batek, aurkezpen jaialdi bat merezi du! Horretarako, larunbat honetan, martxoak 12, hainbat ekitaldi antolatu ditugu: prentsaurrekoa, bazkaria, lipdub-a... Beraz, larunbat honetan gonbidatuta zaudete gurekin proiektu komunikatibo berri honen jaiotza ospatzera! Zuen zain gaude! (Kartelean akats bat dago: kalejira Fariñasetik aterako da 13:45etan.)

EGITARAUA:
10:30 Prentsaurreko masiboa Matxete plazan "Arabako Gazteriaren kriminalizazioari STOP!" +Ondoren poteoa.
13:45 Fariñasetik kalejira.
15:00 Gaztetxean bazkaria.
16:00 Gazte LipDub Bilbo plazatik.
20:30 Gazteiraultza.info aurkezpena Gaztetxean
eta gero Jaialdia:

SAKEO (metal / rock)
USTEKABEAN (hardcore / punk /ska)

Gogoratu, Lipdub-a prestatzeko kedadak:
Martxoak 10, osteguna, 18:00tan Lip Dub-erako Mozorro Tailerra Gaztetxean
Martxoak 11, ostirala, 18:00tan Lip Dub-erako entsaioa Gaztetxetik