miércoles, 16 de marzo de 2011

Izan Zaitez Halabelarri

Hala bedi irrati librea
Hala Bedi irrati libreak bazkide kanpaina berri bati hasiera eman dio.Guretzat, halabelarri berriak lortzearen aldeko apustua pisuzko apustua baita; autogestioaren eta independentzia ekonomikoaren aldeko apustua. Baina ez hori bakarrik. Halabelarriei esker iraun du irrati honek 28 urtean zehar bere lekuan, beraiei esker dago orain dagoen lekuan. Gure izaeraren definizio garbiena halabelarriak dira eta izango dira aurrerantzean ere.
Horregatik gatoz oraingoan izatea aldarrikatzera, sentitzearen gainetik. Horregatik nahiko genuke, irrati hau beraiena SENTITZEN dutenak irrati hau IZATERA pasatzea. Bakoitzak ahal duena emanez harria mugitzea errazagoa baita beti. Hainbeste urte eta gero, irrati hau zenbat hasi den kontuan hartuta, halabelarri berriak behar beharrezko ditugu aurrera egiteko. Ez dago beste aukerarik. Esaten genuen bere garaian.
Proiektu hau mantentzeko, zein bide berriei ekiteko, zuen laguntza behar dugu eta horregatik jarriko dugu abian gaur kanpaina berri hau:

Izan zaitez halabelarri! No es que me sienta, lo soy
. Uhinetan eta kalean entzun eta ikusiko dugu elkar. Izango duzue gure berri. Hilabete mugituak izango dira aurretik ditugun hauek, baita gure irratiaren etorkizunari dagokionean ere. Orain inoiz baino beharrezkoagoa da zer garen aldarrikatzea: izan zaitez halabelarri!

NOLA EGIN HALABELARRI:
Gure finantziazio apustua, hortaz, bazkidetzarena da, alegia, Hala Bedi Irratiaren jarduna gogoko duenak eta aurrera jarrai dezan nahi duenak diruz laguntzea. Hori bai, norberaren esku dago kopurua zehaztea, ondoen dagokizuena edo ondo deritzozuena. Bai bai, halaxe da. Hilean  5€? 8€?10? 20?... Zuk erabaki.

1. HALA BELARRI TXARTELA BEHAR DUZU.
Inprimatu txartela hemen bertan edo Halabedi Irratian eta Hala Bedi tabernan aurki dezakezu.

2. ZURE DATUEKIN UTZI EDO BIDALI TXARTELA
Hala Bedi Irratian (Bueno Monreal 16 behea.01001 Gasteiz) edo Hala Bedi Tabernan (Kutxi 98, 01001 Gasteiz) utzi dezakezu txartela. Bestela Postaz bidali.
3. EMAILEZ
Bidali Hala Belarri txartelean agertzen diren datuak halabelarri@halabedi.orgEsta dirección electrónica esta protegida contra spam bots.
4.TELEFONOZ
Utzi mezu bat erantzungailuan HalaBelarri txarteleko datuekin(945 12 27 38)