lunes, 21 de marzo de 2011

24 orduko baraualdia hasiko dute bihar Gasteizko unibertsitateko ikasleek

askatu.org
Gazteen oharra:

Espainiar eta frantziar estatuek argi daukate une honetan gazteria aurrera egiteko indar garrantzitsu bat dela eta hau ikusirik behin eta berriz eraso gogorrak jasan ditugu, sarekadak, jarraipenak, kontrolak…
Hiru aste pasa dira jada Frantziar poliziak espainiar estatuaerekiko duen fideltasuna erakutsiaz Aitziber Plazaola, Endika Perez, Jazint eta Xalba Ramirez, Beñat Lizeaga, Bergoi Maderna zeta Aiala Zaldibar gazteak atxilotu zituela euren aurkako euroagindu eskaera jakinarazteko. Aiala Zaldibar Gasteiztarra eta kanpuseko ikaslea dagoeneko espainiaratua izan da.

Bitartean Irati Tobar portugaletearra da Izpuran itxialdia burutu zuten zortzi gazteetatik atxilotu gabe geratzen den bakarra. Bi asteotan babes zabala lortu du Hendaian sentsibilitate ezberdinetako hautetsien eskutik. Txalogarria da benetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako herritarrek egoera lazgarrion aurrean erakutsi duten prestutasuna.

Iratik dagoeneko aste eta erdi daramatza gose greban beste bi hautetsirekin batera. Helburua euroaginduari kontra egiteko eta babes zabalagoa lortzeko bi asteko baraualdia egitea dela jakinarazi zuten gazteak eta bi hautetsiek.

Iratiri elkartasuna adierazteko eta euroaginduaren kontra egiteko asmotan aurreko astean baraualdiak egin ziren Leioako eta Ibaetako kanpusetan besteak beste. Aste honetan, Gasteizko kanpusean ere, Magiseko fakultatean asteartetik asteazkenera 24 orduko itxialdi eta gose greba burutuko dugu ikasleok.
Gazteok argi daukagu eraso guztien gainetik borrokatzen eta antolatzen jarraituko dugula! Ez gaituzte geldituko! Ez dugu onartuko beste gazte bat gehiagoren kontrako erasorik!

GAZTE ETA ASKE IRABAZI ARTE!
EUSKAL GAZTERIA AURRERA!