martes, 3 de abril de 2012

Xuban Nafarreteren aldeko manifestazioa egingo da bihar goizean Gasteizko Campusean

harabakanpus.blogspot.com



Gasteizko Campuseko ikasle mugimenduaren oharra:

Denok dakigun bezala aurreko ostegunean, martxoak 29an greba eguna izan zen Euskal Herrian. Berriro ere bortizkeria poliziala jasan behar izan genuen, eta honen adibiderik argiena Xuban Nafarrate kanpus honetako 19 urteko ikasleari gertatutakoa da.
Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintzaren bertsioa lurrera jausi zela izan zen, ihesean zihoala. Eitb eta El Correo bezalako komunikabideek bertsio hau zabaldu zuten.
Hala ere froga guztiek bertsio honen oinarriak bertan behera uzten dituzte, bai bertan zeudenen testigantzek bai eta Xubanen lesioek. Xuban pikete informatibo batean parte hartzen zebilela bortizki erasotua izan zen Ertzaintzarengatik. Xubanek pilotakada bat jaso zuen buruan 4 metrotatik, ondoren lurrean zegoela jipoitua izan zen. Hau gutxi balitz, gainean zeraman propaganda irenstera behartu zuten. 15 minuturen ostean, ertzainek Xubanen egoera larriaz jabetu ziren eta ospitalean ingresatua izan zen. Bere zauriak oso larriak izan ziren, ia Koma egoeran sartu zelarik. Nahiz eta bere egoerak hobera egin, ezin da ukatu gertaera horren larritasuna.
Hau guztia salatzeko manifestaldia burutuko da Letren Fakultatetik abiatuta, asteazkenean 12.00etan. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.