jueves, 12 de abril de 2012

Gasteizko Hintxa mugimenduak manifestazioa egingo du 14an Iñigoren omenez



Arabako hintxa mugimenduak dei egiten dizue larunbatean, hilaren 14an, ospatuko den mobilizazioan parte hartzera. 19etan abiatuko da manifestaldia Andramari Zuriaren plazatik.
Mobilizazio honen xedea Athletic eta Schalke 04 taldeen arteko partidaren ostean Ertzaintzaren kargaren ondorioa izan zen Iñigo Cabacas athleticzalearen hilketa kriminal, basati eta doakoa salatzea da. Iñigok bezalaxe, guztiok maite ditugu nork bere taldeko koloreak. Iñigoren senide eta lagunei, baita Athleticen zaleei ere, gure estimua helarazi nahi diegu minak ez baitaki koloreei buruz.
Horregatik guztiagatik manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, zeinen helburua Iñigorentzat JUSTIZIA eskatzea izango den, baita zigorgabetasun poliziala salatzea ere.
DENOK GARA IÑIGO! 
ERREPRESIORIK EZ!

Talde sinatzaileak:
Eztanda Norte (Deportivo Alavés)
Sport Friends (Deportivo Alavés)
Araba Taldea (Deportivo Alavés)
Indar Baskonia (Baskonia)
Ultraizoztuak hintxa taldea (Sumendi Gasteiz izotz hockeia)