martes, 24 de abril de 2012

Musikgerrillako lehen diska deskargatu dezakezue

Musik Gerrilla
MUSIKAREKIN ASKATASUNA!! GuRe KaBUz AlA hIl

Zure eskuetan duzun Musikgerrillak antolatutako lehenengo diskoa, Arabako musika talde gazte ezberdinek grabatutako kantaz osatuta dago.

Kultura arloan aritzen den mugimendu herritar, parte-hartzaile eta sortzailea dugu Musikgerrilla. Azkenaldiko joera indibidualisten ondorioz, taldeen arteko harremana sustatu nahi dugu. Harreman horien bitartez, elkarrengatik ikasi, errekurtsoak amankomunean jarri eta elkarlana sortzen dugularik.

Musika eta kultur espresio guztien zabalpena eta ekoizpena bultzatzen dugu. Gure kulturatik, beste herri batzuen kultura ezberdinak zabalduz.

Batzuek, kultura, negozio soil batean bihurtzeko ahalegin etengabeak egiten dituzte, kultura zein musikarien izaera ukatuz, eta merkatuentzako bideratuta dagoen produktu bat sortuz. Kapitalismoak eta neoliberalismoak gazteen espresio ezberdinak xurgatu eta komertzializatzen dituzte beraien etekin pertsonalerako. Horrela, kultura, herriaren adierazpen eta nortasunaren adiera bat izatetik,  negozio, moda edo tresna batean bilakatzen da. Hori dela eta, herritarrengandik gestionatu eta sortutako kultura bat nahi dugu.

Horrekin batera, Musikgerrillatik Herri mugimenduak eta bereziki Gazte Mugimenduak antolatzen dituen ekintzei babesa emateaz gain, gure ekarpen kulturala eskaintzen dugu. Kultura borroka ezberdinentzako arma bat da, musikan eta kulturan aritzen garen gerrilleroak gara beraz.

Azkenik, Musikgerrillaren funtzionamendua, asanblearismoan eta autogestioan oinarritzen da. Non, asanbladen bitartez antolatzen garen, kolektiboak ematen dituen erraztasun eta aukerekin autogestionatuz.

Proiektu honetan parte hartzeko edo zerbait proposatzeko gurekin kontaktatu (musikgerrilleroak@gmail.com). 
Diska deskargatzeko gazteiraultza.info-n edo link honen bitartez: bit.ly/IMpXc0
 OHOLTZAN SU ETENIK EZ!! MUSIKA ASKEA ETA ASKATZAILEA HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!