martes, 10 de abril de 2012

Ibai Peñaren aurkako euroagindua onartu du Paueko Auzitegiak

gara.net
Ibai Peña martxoaren 28an atxilotu zuen Polizia frantsesak Baionan, Auzitegi Nazional espainolaren euroagindu eskaera tarteko.
Seysses-en espetxeratu zuten eskaera aztertu bitartean eta gaur Paueko Auzitegiak argi berdea eman dio. 2006an izandako kale borroka ekintzak leporatzen dizkio espainiar epaitegiak.
2009an ere kartzelan sartu zuten gasteiztarra eskaera bera tarteko, baina Paueko epaitegiak atzera bota zuen orduan euroagindua.
Ordutik beste hiru aldiz atxilotu dute.