martes, 3 de abril de 2012

Ibai Peñaren aurkako euroaginduaren ebazpena apirilaren 10ean jakinaraziko dute

gara.net
Ibai Peña gaztea iragan asteazkenean atzeman zuen Polizia frantsesak Baionan eta geroztik Seysses-ko presondegian dago. Gaur eraman dute Paueko Auzitegira bere aurkako euroaginduaren auziaren baitan, eta azken erabakia hilaren 10ean jakinaraziko dute.
Azken bi urteetan lau aldiz atxilotu dute Peña, eta elkartasuna adierazteko hainbat ekimen burutu dira denbora horretan. Azkena atzo jazo zen, Gasteizen, Ama Zuriaren enparantzan egindako elkarretaratzean.