martes, 10 de abril de 2012

Iñigo Cabacasen hilketa salatu dute Gasteizen

gazteiraultza.info
Jende ugari bildu da gaur Andra Mari Zuriaren plazan Iñigo Cabaces-en hilketa salatzeko. Gainera, kontzentrazioa hasi baino ordubete lehenago konfirmatu da Ertzaintzaren pilota baten kolpeagatik hil egin dela Bilboko gaztea. Kontzentrazioa egiteko baimenik ez zegoen eta ertzainek pankarta zeramaten pertsonak identifikatu egin ditu. Pankarta honetan “Iñigo, gogoan zaitugu. ¡Ares dimisión!” irakur zitekeen. Ertzainek “policía asesina” oihukatzen bazen kargatu egingo zutela adierazi dute, hala ere, azkenean ez da istilurik sortu.

Argazkiak