
Gernikako akordioko sinatzaileok adostutako irakurketa:
GERNIKAKO AKORDIOA IZENPETUTAKO ERAGILE POLITIKO, SINDIKAL ETA SOZIALEK ATZOKO ATXILOKETAK SALATUZ LARUNBAT HONETARAKO NAZIO MANIFESTAZIOA DEITZEN DUTE.
Lehenengoz eta behin, Gernikako AKordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok atzo goizean ezagutu ditugun atxiloketak salatu nahi ditugu. Nafarroako jendarte esparru desberdinetako jarduera politiko ezagunean aritzen diren herritarrak bortizki atxilo hartu eta beraien etxeetatik eraman dituzte. Berriro ere euskal herritarrek arrazoi politiko hutsei erantzuten dien jazarpenaren ondorio larriak nozitu egin dituzte.
Gaur egun ETA erakunde armatuak urtarrilaren 10ean ezagutarazitako su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarriaren ondoren Estatuak ere urratsak eman behar ditu, Euskal Herria bake eta normalkuntza politikorantz egiten ari den bidean oztopoak jarri beharrean. Are gehiago, gure ustez, atzo goizean euskal herritarren aurkako sarekada berri honek Euskal Herrian dagoeneko abian dagoen prozesu demokratikoa oztopatzea eta galaraztea helburu du.
Info. gehiago: http://www.etxerat.info/albisteak.php?id_saila=7&id_edukia=1370&lang=eu