viernes, 7 de enero de 2011

ALDARRIKAPEN EGUNAREN BALORAZIOA

esait
Abenduaren 29ko egunaren balorazioa egin dugu Bilbon hedabideen aurrean" Hau da bat beste esandakoa:

Lehenik, euskal gizarteari eta zaletuei eskerrak eman ofizialtasunaren aldeko aldarrikapen eguna babesteagatik eta ESAITek Areatzan antolatutako ekimenetan partehartzeagatik. Milaka eta mila izan baitziren egunean zehar Areatzan bildutakoak, goiz partean Porrotxen emanaldia ikusteko edota arratsaldean, AMAIUR taldearen kontzertu entzuteko.

NAZIOA GARA, OFIZIALTASUNA, lortu behar dugu, lortuko dugu!! lelopean egindako manifestazio nazionalean parte hartu zutenak berriz, gure kalkuluen arabera, 10.000 pertsonatik gora izan ziren, beraz guztiz arrakastatsua eta aldarrikapen giroan egin zena. Areatzan partidua ikusteko jarritako pantaila erraldoiak ere milaka lagunen bisita jaso zuen, beraz, guztia pentsatu bezala atera zen eta horregatik, gure esker beroenak eman Beraz, uste dugu, bi urte jarraian partidurik jokatu gabe egoteak ez direla alferrikakoak izan, euskal zaletuek inoiz baino grina handia eta beroenarekin hartu baitute, ofizialtasunaren aldeko aldarria. Hori garbi ikusi izan genuen, bai guk antolatutako ekimen guztietan eta baita San Mames futbol zelaian ere. Zentzu horretan uste dugu, bi urteko hutsarte honek balio izan duela inoiz baino argiago usteko, futbol jokalarien postura ez zela selekzioaren izena inguruan oinarritzen, ofizialtasuna lortzeko Federazio buruak hartu edota azaldu behar zuten borondatean baizik.

Guztiok baitdakigu, horretarako Espainiako Federazio eta goi Instituzioei aurre egiteko borondatea eta ausardi politikoa izan behar dela eta jakina, Euskadiko Futbol Federazioko buruzagiak ez dute horretarako ausardiarik, besteak beste, bertako kide batzuk, era berean, Espainiako Federazioko karguak dituztelako eta hortik kobratzen ere ari direlako. Horregatik, salatu egiten ditugu futbol federazioko presidentea den Arostegi jaunak ESAITen inguruan egindako adierazpenak, alegia, ESAITek, soilik abenduan eta futbol selekzioarekin jokatzen duenean agertzen garela. Arostegi jaunak badaki hori gezur borobila dela, 15 urte daramatzagulako urtean zehar ekimenak antolatzen, besteak beste, ofizialtasunaren aldeko Bilboko lasterketa, euskal selekzioaren egunak, Tourmaleteko igoerak, mendi martxak, abar eta abar. Beraz ez gara soilik futbol selekzioaren gaiarekin eta abenduan bakarrik agertzen, urte osoan zehar ari baikara aldarrikapena lau haizetara zabaltzen eta gainera, kirol arlo guztietako selekzioaren aldarrikapena egiten dugu.

Info. gehiago: http://www.euskalherria.info/?q=node/13311