lunes, 31 de enero de 2011

ERTZAINTZAREN JARRERAREN SALAKETA

euskalherria.info
Urtarrilak 27ko greba orokorrean gertatutakoaren aurrean, greba deialdia egin genuen sindikatuok (ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE) eta atxikitu zen ESK-k zera adierazi nahi dugu:

Lehenengo eta behin, Lakuaren jarrera salatu nahi dugu, baliabide legalen gehiegizko erabilpena egin duelako greba eskubidea oztopatzeko, gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz, sindikatuoi karta bidez grebako pikete informatiboak ahalik eta gehien mugatu eta murriztuz, eta beraien aginduen kontra doan edozeren aurka Ertzaintzak jardungo zuela mehatxatuz... Gatazkan dauden eskubideak (lan egiteko eta ezinbesteko zerbitzu publikoak jasotzeko eskubidea, greba eskubidearekin) orekatu beharrean, beraien botere guztia erabili dute, greba eskubidea defendatzearen aldekoen kontra.

Lakuak agindutakoarekin bat, Ertzaintzak ez zituen eskubideak bakarrik zapaldu. Jendearen defentsan jardun beharrean, "kontrapikete" bat izan ziren momentu denean. Poliziaren presentzia itogarria izan zen, eta informatzeko eskubidea mugatzen jardun zuten uneoro, piketeak mehatxatu zituzten behin eta berriro: semaforoak gorrian pasatzearren; bidea ez zen momentu baten ere ez okupatu eta zuzenean informazioa emateko denbora murrizten zuten, kasu batzuetan langileak bultzatuz, Ertzaintzaren arabera piketekoekin denbora gehiegiz hitz egiten zutelako. Enpresetara era baketsu eta informatiboan sartzen ziren piketekoen aurka ere kargatu zuten.

Info gehiago: http://euskalherria.info/?q=node/13413