martes, 18 de enero de 2011

AHTren aurkako ekintzak

Gasteizko AHT gelditu! Elkarlanak kanpaina berri bat jarri du abian, helburua hainbat gauza salatzea da: alde batetik Abiadura Handiko Trena eraikitzeak gure hirian kalte handiak eragingo dituela, eta bestetik proiektu hau gauzatzea inposaketa bat dela.

Beraz, Arriagako bizilagunek datorren otsailaren 20an intermodalaren eta ohiko zein abiadura handiko trenen lurperatzearen inguruan burutuko duten herri galdeketaren karira, AHT gelditu! Elkarlanatik honako a dierazi nahi dugu:

•Azpiegitura hau Arriaga parkean egiteak azalpen bakarra dauka: Abiadura Handiko megaproiektu honek hala eskatzen du, Gasteizen ez dago beste aukerarik.

•AHTa eraikitzeak hainbat ondorio ekar diezazkioke Gasteizi, eta bereziki Arriaga auzoan, metaforikoki parkeko zuhaitz eta berdeguneen suntsiketarekin lotuz, honek kezka handia sortu du.

•hitza herriari ematea helburu duen edozein egitasmori gure babesa eskainiko diogu, beste behin ere herri honetako biztanleen zilegitasuna gutxi batzuen inposaketaren gainetik lehenetsi eta aldarrikatuz.

Eraikuntza lanek Arriaga bezalako auzo bat txikitu egin dezakete. Horregatik, megaproiektu honek ekarriko dituen benetako ondorioez informatzeko asmoz, eta datorren otsailaren 20an burutuk oden herri galdeketari begira, AHT gelditu! Elkarlanak honako plangintza ezagutzera eman nahi dugu:

-Konferentzia datorren ostegunean, urtarrilak 20.

•Aramaio inguruko AHTaren lanetara mendi martxa bat, herriko gazte asanbladaren laguntzarekin, auzotarrei lanok zer suposatzen dieten gertutik ezagutzeko, otsailaren 12ean.

•Jaialdi herrikoia Gasteizko Gaztetxean otsailaren 12an, AHTaren aurkako eguna otsailaren 20ko herri galdeketari begira, haurrentzako jolasak, kale animazioa, bazkari herrikoia, kontzertuak… izango da.

•informazio guneak Arriagako auzokideei nahia dina informazio helarazteko.

Abiadura Handiko Trena eraikitzeak suposatzen duen inposaketa bertan behera uzteko exijitu nahi die AHT gelditu! Elkarlanak Euskal Herriko instituzioei. Gero eztabaidari bide emateko, hala herri hau osatzen dugun pertsonok izango gara gure etorkizuna erabakiko dugunak. Zentzu honetan, Arriagako herri galdeketa asetzen ez den megaproiektu honen errailetan jarriko dugun lehen harria izango da.

Bukatzeko, Gasteizko jendartea AHTarekiko aurkakotasuna adieraztera gonbidatu nahi dugu, eta bereziki Arriagako auzokideak otsailaren 20ko herri galdeketa probestuz.

Gasteizen 2011ko urtarrilan.