lunes, 14 de marzo de 2011

Torturaren aurkako elkarretaratzeak burutuko dira gaur arratsaldean lau Gobernu Ordezkaritzen aurrean

askatu.org
TORTURAREN AURKAKO DINAMIKA BATERATUA:

Azken atxiloketetan emandako tortura kasu larriak salatzeko Alternatiba, Ezker Abertzalea eta EA alderdiek eta Stee-Eilas, Hiru, Ehne, Esk eta Lab sindikatuak honako ekimenak adostu dituzte Torturaren Aurkako Taldearekin eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin:

Martxoak 14, astelehena, arratsaldeko 19:30etan mobilizazioak Gobernu Ordezkaritza guztien aurrean.

Torturaren aurkako mozioak udaletxe guztietan. Azken tortura kasuak salatu, ikerketa bat irekitzeko eskatuko da, TATen hamar puntuak betetzeko eskatzearekin batera.

Torturaren aurkako mozioa Bizkaiko Batzar Nagusietan. Udaletxeetako eskera bera egingo da.

Legez besteko proposamena Parlamentuan. TATen hamar puntuen aplikazioa eskatuko da bertan eta ikerketa batzordea eratzea proposatuko da gertaerak argitzeko.

Espainiar Estatuko Defensora del Pueblorekin bilkura bat eskatuko da.

Nazioarteko laguntza taldeari azken atxilotuen tortura testigantzak helaraziko zaizkio.

Amnistia International erakundeari azken atxilotuen tortura testigantzak helaraziko zaizkio.

Europar Parlamentuan gaia lantzea aztertzen ari gara.