eguzki.org
Egun denok izan dugu Japonian gertatutako lurrikara eta itsasikara naiz honek izan dituen ondorioen berri: gutxienez 20.000 lagun hildako naiz desagertuen artean.
Baina, Fukushiman gertatu den istripu/gertakari nuklearra beste kontu bat da. Nuklearzaleak beti argudiatu dute istripu nuklearra gertaezina zela baina gertatu da. Ondorioz, "hutsik egin ezin duten" nuklearrak zalantzan geratu dira: ?Three Miles Island-en (1979) sistemare akatsa izan zen, Chernobyl-en (1986) sobietarren teknologia zaharkitua, Fukushiman hondamendi naturala eta zentraletako hozte sistemaren akatsa?... Zein izango ote da hurrengo aitzakia? Ezin onar dezakegu neutroiaren sasijainkoak, enpresa elektrikoak, milaka milioiko etekinak ateratzen dituzten bitartean gurekin " ruleta rusa edo japonesara" jolastea. Gertakari honen kasuan izan diren kaltetuei elkartasuna adieraztea egin beharrekoa bada ere -zalantzarik gabe -, ezin gaitezke mugatu horretara. Are gehiago, Fukushimako 1 erreaktorea eta Garoñako zentral nuklearra bikiak direla jakinik, ezinbestekoa da Garoñaren ixtea. Garoña itxiko zuenaren hautes promesa egin zuen PSOE-k, berak luzatu zuen gero 2013 arteko Garoñaren bizitza, bide horretan eskubiko partiduen eta elektriken interesei men eginez. Itxiera honek berehalakoa izan behar du zaharra naiz arriskutsua delako, gizarteak eskatzen duelako, amortizatua dagoelako eta hautes promesa bat delako. Guzti horregatik dei egiten dugu mobilizazio honetan parte har dezazun. AUTOBUSA Bilbotik: Arriaga Antzokitik, 17:30ean. Izena emateko: Bilboko Rondako Herriko Tabernan eta Barakaldoko Argalario Tabernan. Baita 688662532 telefonoan ere. HATOR !!
MANIFESTAZIOA: ANDRA MARIA ZURIAREN PLAZATIK 19:00TAN MARTXOAK 26