Gasteizko amnistiaren aldeko mugimendutik gazteria independentistaren aurkako kriminalizazioaren salaketak jasaten duen jasarpen poliziala salatu nahi dugu.
Honetaz gain Ertzaintzak Euskal Herriko kaleetan darabilen errepresioa, biolentzia eta istituzioek ematen dioten babez eta inpunitatearekin amaitzea exijitzen dugu. Aski da! errepresioa gelditu, utzi gazteria independentista bakean!
Pasa den martxoaren 12an Arabako Gazteri indepenedentistak "Gazteiraultza" proiektuaren aurkezpena burutu zuen Gasteizen. Goizean goizetik Ertzaintzaren presentzia nabarmena izan zen alde zaharreko kaleetan. Prentsaurreko masibo bat burutu behar zuten Matxete plazan goizeko 10:30etan baina polizia autonomikoak galarazi egin zuen eta beste toki batetara joan behar izan ziren prentsaurrekoa ematera. Beranduago, gazteak alde zaharreko kaleetan lipdub bat burutzera zioazela, berriro ere Ertzaintzaren furgoneta bat eta patruila bat bertaratu eta galarazi egin zuten gazte talde bat identifikatuz (15-20) eta gartzeleratuak dauzkaten gazte independentista Arabarren aragazkiak lapurtuz. Honekin nehikoa ez eta minutu batzuk beranduago, alde zaharreko beste toki batean datozen hauteskundeetarako Gasteizko herri programa aurkezten zen areto batera urbildu zen polizia. Ate aurrean jarrita bertaratzen ari zen jendea mehatxatzeari eta iraintzeari ekin zioten. Ertzain batek "os vamos a untar vaselina y os vamos a meter un palo por el culo" oihukatu zion jendeari (pasa den astean Guardia Zibilak Beatriz Etxebarria bizkaitarrari egindakoa gogoratuz) eta beste batek "Hijo de puta a ti ya te cogeremos" esanez mehatxu egin zion gazte bati . Hau da Rodolfo Ares barne sailburuak kudeatzen duen polizia mota. Armak eskuetan dituztela prentsaurrekoak eta kalean abeztea debekatzen duena, Euskal Preso Politikoen argazkiak lapurtzen dituena, jendea torturatu edo atxilotzearekin mehatxatzen duena... eta guzti hau buruzagi politikoek ematen dien inpunitatearen azpian burutzen duena. Ez dugu onartuko poliziaren prepotentziarik Euskal Herriko kaleetan "euskaldunak" direla saltzen diguten arren. Ez dago poliziarik herriarena denik.