viernes, 25 de marzo de 2011

BERGOI MADERNAZ ETA IRATI TOBAR GOGOAN IZAN DITUZTE URTXINTXA ESKOLAN

BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAREN GUTUNA:
Irati eta Bergoi, Urtxintxa Eskolan nahi ditugu

Koloretako mundu batean sinesten dugu, parekidetasunean oinarritua, aniztasunean,
kulturen arteko hartu emanean oinarrituriko jendartean, jarrera xenofobo, arrazista
eta sexistatik urrun. Bizikidetzan, kritikotasunean eta burujabetzan hezi nahi dugu
gure herria, ama lurrarekiko begirunea piztuz, banako eta kolektiboen askatasunaren
bila, elkartasunez, errespetuz, euskaraz, maitasunez.

Hori da Irati eta Bergoik beraien eguneroko izerdiz borrokatzen dutena. Hala egin
dute Urtxintxa Eskolan ere, begirale topaketetan, hezkidetza lantzeko ikastetxeei
zuzendutako tailerretan, haur zein nerabeekin lanean, hezitzaileekin euskarazko
jolasen bidez balio hauek guztiak jaso, hausnartu eta bere egiten.

Ilusioz eta gogor heldu diote oraingo bidegabekeria eta salbuespen egoera larriari
ere. Eta harro gaude. Ausardiaz, beren ideiak defendatu eta bizi eredu justuago
baten aldeko lana egiten ari direlako, horrek dakarren sufrimendu eta egoera
lazgarriak kontuan izanik ere.

Egunez egun, sinesten duten jendartea eraikitzen joatea da egin duten delitua. Balio
horiengatik borrokatzea. Etxean, kalean, tabernetan, aisialdian, asanbladetan…
beren izana zabaltzea.

Urtxintxa Eskolaren izenean gure babes eta besarkadarik estuena helarazi nahi
diegu eskolako kide diren Bergoi eta Iratiri. Gure eskerrik beroenak diren bezalakoak
izateagatik. Langile eta eredu ezin hobeak. Eutsi gogor! Koloretako Euskal Herria
zain dugu eta!

Bizkaiko Urtxintxa Eskola