jueves, 10 de marzo de 2011

PSOEren aurrean torturaren aurka egin dute Gasteizen

askatu.org
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Aurrez iragarriak zeuden tortura salaketa batzuen aurrean gaudela esan nahi du berriz ere. Zapateroren Gobernuak beste behin errebindikatu gabeko bortizkeria itzela jarri du mahai gainean, noiz eta gure herrian bakerantz eta demokraziarantz urrats atzeraezinak ematen ari diren une politiko honetan.
Tortura latzak jasan dituzte atxilotuek, baina Euskal Herrian ematen diren tortura kasuek ez dute interesik sortzen komunikabide eta erakunde nagusietan. Egipton eta Libian izandako tortura salaketak eskandalutzat jotzen dituzten askok eta askok ez duten ikusi ere egin nahi herri honetan indarrean dagoen errealitate hau.
Gernikako akordioak jasotzen duen ataleko bat torturarena izanik, eta azken salaketak ikusirik, urgentziaz gainditu beharreko jarduera dela hau deritzogu. Zentzu honetan eragile politiko, sozial eta sindikal ezberdinek harturiko konpromisoak garatzeko garaian gaudela uste dugu. Herritarren presioa, erakundeen esku hartzea eta nazioarte eragileen jarrera argia beharrezkoak izango dira tortura gure herritik behin betirako desagertu dadin. Zentzu honetan aste honetan bertan urrats berriak emango ditugula aurreratu nahi dugu.