jueves, 17 de marzo de 2011

Gose greban dire gazte independentistek babesa jaso dute Gasteizko unibertsitatean

askatu.org
Gaur goizean elkarretaratzea burutu dute ikasleek eta bertan gazteen aurkako atxiloketak eta euroaginduak bertan behera uzteko aldarrikatu dute.
Gaur, martxoak 16,asteazkena mobilizazioa burutu dugu, gose greban aurkitzen diren gazte independentistei babesa emateko eta euren egoera salatzeko. Guztira 55 pertsona bildu gara 13:30 deitu dugun kontzentrazioan.
 
Irakurketa:
Duela bi aste frantziar poliziak espainiar estatuarekiko duen fideltasuna erakutsiz Izpuran itxialdia burutu zuten 8 gazteetatik 7 atxilotu zituen, hauen artean Aiala Zaldibar magiseko ikaslea eta Xalba Ramirez filoko ikaslea. Guztientzat egin zen euroagindu eskaera. Jadanik lau gazteri onartu diote eta beste hiruak atzo pasa ziren epailearen aurretik. Hauei hurrengo astean jakinaraziko zaie espainiaratuko dituzten edo ez. Aipatu behar da atzo gazte hauei babesa ematera Puera hurbildu zirenen aurka oldartu zela polizia eta bi atxilotu egon zirela.
Bitartean itxialdian egon zire 8 gazteetatik atxilotu gabe geratzen den Irati Tobarrek 2 asteotan babes zabala jaso du ideologia ezberdinetako hautetsien eskutik. Honek aurreko astelehenean hasi zuen bi asteko baraualdia euroaginduak salatzeko helburuarekin beste bi hautetsirekin. Hauekin bat eginez atxilotutako 7 gazteak ere gose greban aurkitzen dira.
Gazte hauekiko elkartasunez datorren astean asteartetik asteazkenera kanpus honetan ere 24 orduko barauldi bat burutuko da. Guztiok animatzen zaituztegu bertan parte hartzera. Denon artea lortuko dugulako euroaginduak gelditu eta atxiloketa gehiagorik ez izatea.
GORA EUSKAL GAZTERIA!!
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!!