jueves, 28 de octubre de 2010
Udaletxe aurrean eserialdi baketsua egin dute hainbat gazte azken atxiloketak salatzeko
Gaur goizean, hamarnaka gazte eserialdi baketsua burutu dute Gasteizko udaletxearen aurrean, Rubalcabak euskal gazteriaren aurka agindutako azken atxiloketak salatzeko. Sarekada honen harira, berriro ere, gazteek jasandako tortura testigantzak entzun izan ditugu. Horregatik, bi gutun eraman dizkiete, alde batetik, PSOEko alkateari, Patxi Lazcozi, eta bestalde, Gasteizko Gazteri Zinegotzigoari, giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen bortxaketa larri hauen inguruko isiltasuna apur dezaten, eta gatazkaren konponbide demokratiko bateruntz pausoak, "ez-nahikoak baina ez alferrikakoak", eman dezaten exijitzeko.
Eserialdi baketsu honek 30 minutu inguru iraun du, nahiz eta hasi bezain pronto polizia autonomikoaren lau dotazio baino gehiagoren presentzia jasan behar izan. Identifikazio ugari burutu egin dute, baina protestaldiaren izaera baketsua zela-eta, ezin izan dute inor atxilotu. Azkenik, gazteek alde egin dute txaloen eta "Euskal gazteria aurrera!" eta "Ez gaituzue geldituko!" oihuen artean.
Bide batez, larunbatean Donostian torturaren aurka burutuko den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia luzatu diote euskal gazteriari, laister, gertaera hauek iraganeko kontua izan daitezen.
TORTURARIK EZ!
EUSKAL GAZTERIA AURRERA!