viernes, 22 de octubre de 2010

Gutxienez hamalau gazte independentista atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak

askatu.org

Gazte independentisten aurkako polizia operazioa:


Polizia gorputza: Espainiako Polizia Nazionala
Epailea: Grande Marlaska.

Atxilotuak:

Araba:

-Igarki de Robles (Gasteiz)
-Marina Sagaztizabal (Bartzelonan atxilotu dute)
-Bergoi Mardarazen etxean sartu dira baina bere ez zegoen bertan (Gasteiz)
-Aiala Zaldibarren etxean sartu dira baina bera ez zegoen (Gasteiz)

Gipuzkoa:

-Julen Zuaznabar (Astigarraga)
-Beñat Lizeagaren etxean sartu dira baina ez zegoen bertan (Zumaia)
-Aitziber Plazaolaren etxean sartu dira baina ez zegoen bertan (Bergara). Bere gurasoen etxea ere miatu dute.
-Zumaiako gaztetxea miatu dute
-Groseko gaztetxea miatu dute
-Intxaurrondoko Gaztelu pasealekuan miaketa bat egon da.
-Oiartzunen etxe bat miatu dute
-Astigarragan Zipotza elkartea miatu dute.

Bizkaia:

-Xabat Moran (Bilbo). Xabati babesa ematera joandako herritarren aurka egin du poliziak eta gutxienez pertsona bat porrekin kolpatu dute.
-Imanol Beristain (Erromo). Berarei babesa ematera joan diren herritarren aurka jo du poliziak.
-Endika Perez (Larrabetzu)
-Xavi Bidaurre (Galdakao)
-Ikoitz Arrese (Bilbo)
-Ruben Villa (Sestao)
-Deustun dagoen Herriko taberna eta lokal bat miatu dute.
-Erromoko herriko taberna miatu dute.

Nafarroa:

-Ibon Esteban (Errotxapea)
-Ander Maeztu (Antsoain)
-Egoi Irisarri (Donibane). Gazte hau orain dela bi urte Nafarroan aurkeztu zen zerrenda beltzean zegoen, eta bere burua epailearen aurrean aurkezteko prestutasuna agertu zuen.
-Imanol Salinas (Burlata). Gazte hau orain dela hiru aste epaitu izan zen Espainiako Entzutegi Nazionalean eta epaiaren zain aurkitzen da.
-Xabier Arina (Burlata). Gazte hau orain dela bi urte Nafarroan aurkeztu zen zerrenda beltzean zegoen, eta bere burua epailearen aurrean aurkezteko prestutasuna agertu zuen.