lunes, 4 de octubre de 2010

Beste hilabete bat eta igotzen...

Gaur eman ditu irail bukaerako datuak Espainiako Lan Ministerioak. Orain 171.923 pertsona daude beharrik gabe.
Berria * E.H
Langabeziak gora egin du berriz ere Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Hain zuzen, irailaren bukaeran abuztuan baino 1.764 lagun gehiago zeuden langabezian.
Bi erkidegoetan hazi da langabezia: EAEn 1.256 (+%0,97), Nafarroan 508 (+%1,24).
Hegoaldean orain 171.923 pertsona daude beharrik gabe: Araban 20.254, Bizkaian 71.391, Gipuzkoan 38.904, Nafarroan 41.374.

http://www.berria.info/albisteak/43930/hego_euskal_herrian_1764_lagun_gehiago_daude_langabezian.htm