martes, 19 de octubre de 2010

Oier Urrutiari elkartasuna erakutsi diote Gasteizen 14 urteko espetxera zigortua izan ondoren

askatu.org

Espainiako Entzutegi Nazionala desagertzea aldarrikatu eta errepresioari kalean erantzuteko deia egin dute. Elkarretaratzean irakurri zen oharra:

Lehenik eta behin Oier Urrutiari gure elkartasunik beroena helarazi nahi diogu, eta baita bere senideei ere.

Bestalde, hemen gauden guztiok Oier Urrutia Gasteiztarrari ezarri dioten 14 urteko zigor ankerra salatu nahi eta salatzen dugu.

Hori dela eta, gazteria kriminalizatzea irmotasunez salatu beharra dagoela azpimarratzen dugu eta entzutegi nazional española desagerraraz dezatela eskatzen eta exijitzen dugu, epaitegi honi esker bakarrik dira posible Hodei Ijurko nafarrari ezarri zioten 16 urteko zigor basatia, nahiz eta Gorenak gero hau 10 urtera murriztu zuen. Edota Oier Urrutia gasteiztarrari ezarri dioten 14 urteko azken hau:

6 urte Segiko militantea egotzita, poliziak aurkezten dituen froga bakarrak dira: noizbait segiko kartel baten bat ipintzen ikusi dutela eta ustezko militanteekin biltzeagatik, inolako frogarik mahai gainean jarri barik.
8 urte lehergailu ukantza: suziriak izateagatik. kerosenoa izateagatik (etxeko estufarako).

Epaiketan ez zen inongo errugabetasun-presuntzirik egon eta hasi aurretik sententzia idatzita zegoela adierazi nahi dugu.

Zigor hau espainiar estatuak aurrera daraman errepresio estrategiaren ondorio dela ulertzen dugu. Besteak beste, euskal gazteria independentista kriminalizatzean tematu den estrategia. Bide horretan, espainiar estatuak bere makinaria errepresibo guztiak martxan ditu. Epaile, polizi, tortura etab. Hau guztiagatik berriro ere azpimarratu nahi dugu espainiar entzutegi nazionala salbuespeneko epaitegi bat dela