miércoles, 20 de octubre de 2010

Isunen aurkako jaialdia Gasteizen

Soto del Real, Valdemoro, Aranjuez eta Estremerako espetxeetara egindako martxan idenkifikatuak eta galdekatua izan ziren ikasleak. Orain isunak iritsi zaizkie.

ELKARTASUNAK 9000€!

35=9000€? Hori ez da posible! Ez da posible ere 35 gazteri 9000€ko isuna jarri izana, baina bai, errealitatea da. Soto del Real, Valdemoro, Aranjuez eta Estremerako espetxeetan presoei elkartasuna adierazteagatik eta euren ikasteko eskubidea aldarrikatzeagatik, identifikatuak eta galdekatuak izan gara. Hori gutxi balitz, orain guztira 9.000€ko isuna ordaintzera behartuak gaude.

Guzti honekin batera, euskal presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriekin eta muturreko egoerekin amaitzea, sakabanaketarekin bukatzea, preso gaixoen askatasuna eta ikasle presoen ikasteko eskubidea errespetatzea exigitzen dugu.

Azkenik, eskubide urraketa hauen aurrean eta Espainiar estatuaren errepresio kolpe guzti hauen aurrean, kalera irteteko deia egiten dugu eta inoiz baino gehiago presoekiko elkartasuna adierazteko eta euren eskubideak errespetatuak izan daitezen ardurak hartzeko deia egiten dugu.

Gastu guzti hauen harira, "Elkartasuna 9000€!" lelopean, urriaren 21ean Gasteizko Gaztetxean egingo den elkartasun jaialdira joateko deia luzatzen dugu, egitaraua honakoa izango delarik:

- 19:30etan, triki-bertso-poteoa Kutxitik zehar
- 20:30etan, kontzertuak gaztetxean: Itziarren Semeak + Anger

ELKARTASUNAK EZ DU ETENIK IZANGO!