martes, 29 de enero de 2013

Utzi Bakean Gaztetxea – Prentsaurrekoa

gasteizkogaztetxea.org

Hiri Segurtasuna. Hori da Urkulluren kabineteak EAEko indar armatuak izendatzeko erabili duen terminoa. Eredu berri bat eta hiritarrengandik hurbil, “una ertzaintza de proximidad que ofrezca garantía, seguridad y confianza”, komunikabideek aurreko urtarrilaren 12an azaltzen zuten bezala.
Hurbila eta hurbila benetan, zoritxarrez Gasteizko gazteek berriro pairatu behar izan dugun bezala. Aurreko ostiralean, hilaren 25ean, Ertzantza berriro aurkeztu zitzaigun Gaztetxean arratsaldeko seietan.Etxea ekintza ezberdinetan ari ziren gaztez beterik zegoen, modu autoritarioz eta peloteraz armaturik eraikina okupatu zutenean. Mundu guztia patiora jeitsi eta paretari begira jarri zituzten, burua bueltatuz gertatzen ari zenari begiratzen zionari mehatxatuz.
Berriro ere ausaz pertsona bat identifikatu, Gaztetxeko arduraduntzar hartu eta berarekin etxe osoa miatu zuten, aurrekoetan egin duten moduan. Oraingoan, guztia hankaz gora jarri beharrean ate guztiak ireki eta bideo kameraz grabatzeari ekin zioten. Azkenik, ustezko “ardunaduna”ri taberna irekitzea agindu zioten, atestatueren arabera, paretatik 39 argazki kendu zituzten lekuan.
Hasiera hasieratik ustezko “audientzia nazionaleko agindu” bati buruz hitz egin zuten, erasoaren arrazoi modura erabiliz, baina ez zioten galdetu zuenetariko inori erakutsi.
Ekintza polizial hauekin nekatuta gaude. Gorputz polizial honen inpunitatea salatzen dugu, kolektibo eta norbanako askoren salaketen ostean nahi dutena egiten jarraitzen dutenak.Gaztetxea hiri honetako gazte ezberdinek eraikitzen dugun esparru autogestionatu eta asanblearioa da, eta poliziak ez du hemen berarentzako lekurik. Eta errepikatzen dugu argi gera dadin, ez dugu jende hori gaztetxean nahi. Kokotaino gaude, ez da sartu eta gure adiskide atxilotuen argazkiak eramaten dituzten lehenengo aldia.
Duela lau egun eskas Ertzaintzako zuzendari berriak, Gervasio Gabirondok, hitz hauek esaten zituen Deia egunkariko elkarrizketa batean: “Tenemos que bajarnos del coche parulla, ir donde la gente y preguntarle qué necesita”. Guk ezetz esan nahi diegu, haien patruila-autoetan sartu eta haien kuerteletan gera daitezela.
Azkenik, Plazara!-ren deialdira gehitu nahi dugu geure burua, asteazken honetan 19:30etan Olagibel kaleko Ertzaintzaren komisaldegi aurrean inpunitate poliziala salatu eta Xuban Nafarrateri gure elkartasuna adierazteko.

Inpunitate polizialik ez!

Polizia Gaztetxetik kanpora!