martes, 29 de enero de 2013

Trebiñuko udala Araba izatearen alde hasi da lanean

gazteiraultza.info

Araban bizi garenok geurea sentitzen dugun arren, Trebiñu oraindik Gaztela eta Leonekoa da. Hango biztanleak, arabarrak zein burgalesak sentitu, arazo ugari dituzte egoera bitxi horren erruz. Arazo nagusiak administratiboak dira, eta hezkuntzan zein osasunan nabari dira gehienbat. Bestalde, Guardia Zibilaren presentzia nabarmena da lurralde honetan.
Borroka luzea bizi izan du Trebiñok Araban sartzeko, eta azken urteetan gai hau baztertuta egon den arren, Trebiñuko alkate berriak lurraldetasunaren arazoa mintzagai bihurtu du berriz ere.
Alderdi popularreko alkatesaren aurkako  zentsura-mozio baten ondoren, Ignacio Portilla da Trebiñuko alkate berria, hautesle elkarte baten kidea. Aste honetan Gaztela eta Leongo presidentearekin bildu da jakinarazteko Trebiñuk Araban integratzeko tramiteak hasiko dituela.
Gaztela eta Leongo Estatutuan enklabeen segregazioa onartzen da, eta horretarako Trebiñuko udaletan (Trebiñu eta Argantzun) bi herenak Araban sartzearen alde egin beharko lukete. Honetaz aparte, autonomi erkidegoen informeak beharrezkoak dira, eta legedia bete beharko da.