martes, 22 de enero de 2013

Amurrioko gazteek Landazuri okupatzeagatik epaituak izango direla salatuko dute manifestazio batekin

Amurrioko Gazte Asanblada
Otsailaren 2an izango da manifestazioa, okupazioaren urteurrenarekin bat eginez. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da manifestazioa Amurrioko plazatik.
Iaz, Amurrioko gazte talde batek Landazuri okupatzen saiatu zen, eta eraikina garbitzen eta txukuntzen hasi ziren. Eraikina abandonatu zegoen arren, Udalak munizipalak eta ertzainak bidali zituen. Identifikazio ugari egin ziren eta azkenean gaztetxe berria izango zena hustu eta tapiatu egin zen. Orain, urtebete geroago, bederatzi gazte daude epaiketaren zain. Hauentzat 25.281 euroko isuna eskatu dute.
Manifestaziora deitzeko hurrengo bideoa egin du Amurrioko musika talde batek: