sábado, 12 de enero de 2013

Bi etxe kaleratze bertan behera, bata Lekeition eta bestea Gasteizen

naiz.info
Lekeition burutzekoa zen etxe kaleratze bat bertan behera gelditu dela aurreratu du bertako herri asanbladak, topatu-info agerkari digitalera igorritako prentsa ohar baten bidez.
Udala eta etxebizitzaren jabea den Eliza akordio batetara iritsi direla azaldu du eta azken egunetan lanean jardun duten herritar guztiak zoriondu ditu.
«Behin-behineko» erabakia bada ere, lekeitiar orok «aterpea» izateko eskubidea bermatzeko lanean jarraituko dutela adierazi du asanbladak oharrean.
Gasteizen, aldiz, Kutxabankek hartu duen erabakiaren ostean gelditu dute etxe kaleratzea, EiTBk esandakoaren arabera. Javier Maroto hiriko alkatea eta entitatearen brua den Mario Fernandezen arteko elkarrizketak aipatzen ditu erabakiaren atzean.
Pasa den azaroan etxe kaleratzeen aurkako testu bat onartu zuen Gasteizko Udalak.
Erabaki ona dela azaldu dute Stop Desahucios-eko kideek baina albistea emateko modua kritikatu dute, «ez baitiote zuzenean kaltetuari adierazi». Kutxabankekin negoziaketek aurrera jarraituko dutela adierazi dute eta baldintzak «malgutzearen» alde agertu dira.
Hala eta guztiz ere, hilaren 16an beste etxe kaleratze bat ezarrita dagoela aurreratu dute, kasu honetan Banco Santander-en esku dagoen etxebizitza batetik kaleratuko dute.