sábado, 26 de enero de 2013

Polizia Gasteizko Gaztetxean sartu da, berriz ere

gazteiraultza.info

Atzo, urtarrilak 25, Ertzaintza Gasteizko Gaztetxean sartu zen

arratsaldeko 18:00ak aldera

Gaztetxean 25 bat pertsona zeudelarik ekintza ezberdinak gauzatzen; eskalatzen, eztabaidan, pankartak egiten … haien ekintzen dinamikak urratuta ikusi zituzten gonbidatuta ez zeuden betiko lagunengatik. Leihotik furgoneta eta kotxe bat ikustetik, aurpegi parean izatera eze gutxi pasa ostean gaztetxe kideak jeitsi eta hormaren kontra jarri zituzten, guztia kameraz  grabatzen zuten bitartean, bertan 40 bat minutuz izateko.
Behin beheko solairuan egonda eta azalpenik eman gabe (nahiz eta batek baino gehiagok eskatu zizkion) Gaztetxeko arduraduna nor zen galdetu zuten, eta azkenean giltzak zituenari atxikin zioten ardura hori “Tú tienes las llaves, pues entonces son tuyas” esanez, azalpenei kasurik egin gabe. Orduan komunikatu zion delako arduradun horri Audiencia Nacional famatuaren agindu batengatik bertan zeudela eta eskatu zioten haiek zioten ate guztiak irekitzeko, Gaztetxe guztia arakatuz eta tabernan dauden presoen argazkiak kenduz eta beste zenbait gauza eramanez. Gazte hau identifikatu izan zen.
Bitartean hormaren kontra zeudenak ez zituzten identifikatu. “¿Tenéis drogas? ¿Marihuana, hachís, cocaina, speed?” Ez, bertako gazteek ez zuten ezer “Esta vez vamos a confiar en vosotros, pero la próxima vez, si huele a marihuana os cachearemos, incluso os quitáis la ropa si hace falta” “¿Navajas?” Ere ez, ze espero zuten ba? Barregura sartu bertako bati eta betiko modu oldarkorrean “Qué le hace tanta gracia” Eta horrelako elkarrizketa motz eta esperpentikoak nagusi.
Azkenean, hiru ordu laurden igaro ostean, ospa egin zuten maskaradunek.
Gogoratu behar da horrelako bisitak maizegi errepikatuak izan direla, azkenengoa orain dela bi hilabete gauzatutakoa.
Besteetan gertatutakoak: